XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TALDEKO ARIKETA

4. Egizu iragazki bat ura garbitzeko:

Behar den materiala:

Plastikozko botila bat, artaziak, kotoia, hartxirriak, harea lodia eta finagoa, pitxar bete ur eta kristalezko plater bat.

Jarraitu urrats hauei:

1) Ondo itxi kotoi zati batez botilaren ahoa.

Moztu artaziak erabiliz plastikozko botila, honetarako eskatu irakasleari laguntza.

2) Ipini botila ahozpez.

Bota hartxirriak lehenengo, gero harea lodia eta azkenik harea fina.

Egin duzu iragazkia.

3) Orain, hartu pitxarrean ura eta zikindu hareaz, hautsez e.a.

4) Azkenik, bota ura iragazkian apurka-apurka eta ikusi nolakoa den irteten den ura.

5. Lurra planetan ez litzateke bizitza posible izango urik ez balego.

Beraz, inportantea da ura alferrik ez galtzea.

Ba al dakizu zenbat ur gastatzen duzun egunero?

- Eskuak garbitzean 3 litro

- Dutxatzean 50 litro

- Bainatzean 150 litro

- Hortzak garbitzean 1,5 litro

Egizue taldeka horma-irudi bat eta ura aurreratzeko zer egin daitekeen azaldu.